viernes, 19 de mayo de 2017

15. ASTEA: AZKEN ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 15.asteari sarrera emateko.

Asteartean, gelako taldekideek, planetei buruzko aurkezpena egin zuten. Bertan, planetei buruzko ezaugarri eta datu garrantzitsuenak eman zituzten. Jendea animatu naihan, abesti bat jarri zuten. Abesti horrekin, gela osoa altzaraztea eta dantza egitea lortu zuten. Jarduera bat proposatu zuten guztiak batera egin genezan. Jarduera, tokatutako planeta marraztea eta planetari buruzko ezaugarri batzuk ipintzea izan zen. Gure planeta Marte izan zen. Aurkezpenean, jendea adi egoteaz gain, edozer egiteko prest egon zela esan beharra dago.
Aurkezpenaz gain, unitate didaktikoa zuzentzen eman genuen saioa.

Asteazkenean, aurkezpenekin jarraitu genuen. Egun horretan, kontinenteei buruzko aurkezpena egin zuen talde batek. Proposatutako jarduera, kalera joatea eta kalean STOP jolasera jolastea izan zen. 15 minutu iraun zuen jarduerak eta berriro gelara igo ginen.
Beste taldeak, animaliei buruzko aurkezpena egin zuen eta berriz ere proposatutako jarduera kalera joatea izan zen. Behean, pertsona bakoitzari belarrira animali bat esan eta hori imitatu behar izan zuen. 10 minutu iraun zuen jarduerak eta berriz ere aurreko taldearen antzera gora igo ginen. Amaitutzat eman genuen saioa gelara igotzean.
Ostiralean, 3 taldek egin zuten haien aurkezpenak. Lehengo taldeak, eraztun berdearen barruan, animaliei eta landareei buruz hitz egin zuten; hurrengoak, urtaroei buruz eta azkenengoak pelikula batzuen abestiei buruz. Lehenengo taldeak, 2 jarduera egin zituen:

1- 12 desberditasuneko jokoa.
2- Ahate bat marraztea modu sinple baten bidez.

Bigarren taldeak, ez zuen jarduerarik proposatu, baina, bai bideo oso ona eta ikusgarria jarri zutela. Ondoren, postit batean aurpegi alai edo triste bat jartzeko esn ziguten bideoa gustuko ala ez zitzaigun jakiteko. Hirugarren taldeak, kanta batzuk jarri zituen eta ondoren haiei buruz genekiena esan behar izan genuen. Kantak, txikitako pelikula batzuetaz zihoazen. Amaitzeko, bakoitzak marrazki bizidunen antzezpen txiki moduko bat egin behar izan zuen besteek asma zezaten. Azken saioa izan zen honako hau. Ikasturtean zehar gauza asko ikasi ditut, baina bigarren lauhilabete honetan, didaktikan Maitanerekin asko ikasi dut. Nire balorazioa, oso ona da eta oso pozik nago irakasleei dagokionez.

Aste honetako azkenengo saiorari amaiera eman zion agurra emanez eta ondo pasa genezan esanez.


jueves, 11 de mayo de 2017

14.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 14.asteari sarrera emateko.

Asteartean, didaktikako lana bukatuta eta bidalita zegoenez, modulu lana amaitzen saiatu ginen. Modulu laneko zenbait gauza genituen amaitu barik eta horrexegatik ekin genion gogor lanari. Laneko atal asko, didaktikako saio horretan amaitu genituen. Maitanek, ostiralerako, unitate didaktikoko lana ongi zuzenduta zuela esan beharra dago.

Asteazkenean, gelakideek, aurkezpen bat egin zuten. Bertan, janariari, siestari, hamaiketakoari eta biberoiari buruko azalpen batzuk eman zituzten; bakoitzak, esperientzia batzuk kontatuz.

Ostiralean, unitate didaktikoari buruzko aurkezpenak egin genituen. Oraingoan niri eta nire taldekideei tokatu zitzaigun. Sarrera txiki bat esan, eta jarduera batzuk proposatu eta garatu genituen gelakoekin. Lehendabiziko jarduera, hostoak biltzea zen kalean, ondoren gelara igotzeko. Bigarren jarduera, hosto horien kanpotik arkatz edota boligrafo batekin hostoak marraztea izan zen, eta amaitzeko, balorazio txiki bat egin genuen.

Aste honetako azkenengo saiorari amaiera eman zion agurra emanez eta ondo pasa genezan esanez.



sábado, 6 de mayo de 2017

13.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 13.asteari sarrera emateko.

Asteartean, unitate didaktikoaren lanarekin jarraitu genuen. Maitaneri, hainbat galdera egin genizkion hainbat duda argitzeko. Lanean, oinarrizko zehar-konpetentziak, metodologiari buruzko azalpen batzuk eta jolasei buruzko zenbait galdera erantzun genituen.

Asteazkenean, aurreko eguneko berdina egin genuen. Lanari ekin genion eduki eta helburuekin. 6 mota desberdin jarri genituen lanean, zeinetan ikusten ziren zein erlazio zuten umeek egingo zutenarekin.

Ostiralean, gure taldekideek haien aurkezpenak egin zituzten. Oraingo honetan nola ebaluatu umeak aurkezten zuten. Taldeek, hainbat ebaluatzeko mota zeudela adierazi zuten. Irakasleek, geihenetan sumatiboa egiten zutela, hau da, azterketen bitartez haien gaitasunak kontuan hartzen zirela; eta ez haien egunerokotasuneko lanean.

Aste honetako azkenengo saiorari amaiera eman zion agurra emanez eta ondo pasa genezan esanez.


miércoles, 26 de abril de 2017

12.ASTEA

 Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 12.asteari sarrera emateko.

Asteartean, metodologiari buruzko azalpenak eman zizkigun Maitanek. Bertan 3 talde elkartu ginen hurrengo eguneko aurkezpena ondo egin genezagun. Metodologiaren barruan hainbat printzipio sartzen zirela aipatu zituen eta bakoitzaren azalpen txiki bat ere eman zuen.
Metodologiak hauxe esan nahi du: Metodologia nola irakatsi galderari buruzko hausnarketa da. Ikastetxe, ziklo, maila, ikasgai, arlo, etab. batean zer printzipio, metodo, estrategia, teknika, jarduera, gelaren antolakuntza, etab. erabili behar ditugun argitzen duen hausnarketa. 2 Sozializaio gertatzen dira hemen:
  • 1.Sozializazioa: Familiarekin gertatzen da.
  • 2.Sozializazioa: Eskolan gertatzen da.

Printzipioak honako hauek ziren:
  1. AFEKTIBOTASUN PRINTZIPIOA
  2. GLOBALIZAZIO PRINTZIPIOA
  3. AKTIBOTASUN PRINTZIPIOA.
  4. IRAKASKUNTZA KOLEKTIBO PRINZTZIPIOA
  5. BAKOITZE PRINTZIPIOA
  6. TRANSFERENTZIA PRINTZIPIOA
  7. SORMEN PRINTZIPIOA
  8. GELAREN ANTOLAKETA
Asteazkenean, aurkezpenak egin genituen gai honi buruz. Gure aurkezpenak, besteek egin zituztenen desberdina izan zen. Guk, jarduera moduan, 7 bolondres hartu genituen metologia azaltzeko eta ez genuen power pointik egin. 7 bolondres horiei oporretan zer egin zuten galdetu genien, nahiz eta egoera edo momentuan ezer ez erantzun.

Ostiralean, ez dugu saiorik eduki, San Prudentzio eguna zela eta.


Aste honetako azkenengo saiorari amaiera eman zion agurra emanez asteazkenean.

miércoles, 12 de abril de 2017

11.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 11.asteari sarrera emateko.

Asteartean, goiz-goizetik lanari ekin genion, taldekide bat falta arren gogor eman genion lanari eta saioa aurrera atera genuen.

Asteazkenean, Maitanek modulu laneko taldeekin batu zen eta gainerakoei lanarekin segitzeko esan zigun. Saio osoa beraz lanean eman genuen.

Ostiralean, ez genuen saiorik eduki aste santuko oporretan geundelako.

Aste honetako azkenengo saiorari amaiera eman zion oporretan ondo pasatzeko esaten eta bueltan gogotsuago bueltatzeko esaten.


domingo, 9 de abril de 2017

10.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 10.asteari sarrera emateko.

Asteartean, lehenengo momentutik lanari ekin genion. Beste behin egoeraren azterketari. Taldeka batu ginen, justifikazioa eta lehentasunak eginez. Maitanek, azalpen batzuk eman zizkigun, lana ongi egiteko eta arazorik ez edukitzeko. Ordua pasa eta gero, saioa amaitutzat eman zuen.

Asteazkenean, lanekin jarraitu egin genuen, ezer berririk eman gabe ezta ezer berririk egin gabe.

Ostiralean, asteko azkenengo egunean ere, aurkezpenak eta lanak egin genituen.

Amaiera eman zion saioari asteburu ona pasa dezagun esaten.


domingo, 2 de abril de 2017

9.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 9.asteari sarrera emateko.

Asteartean, egoeren azterketa drive batera pasa egin genuen, ideia nagusi guztiak ondo finkatuz. Ideia guztien laburpen bat ere egin genuen eta hauxe atera zitzaigun.

Aukeratu dugun eskola, Legution kokatuta dago eta berdegunez eta etxez inguratuta dago. Aukeratu dugun gaia, zuhaitzak dira, eta honen bidez, zuhaitz mota desberdinak ikasiko dituzte. 4 urteko klase batean egingo da eta udazkenaren garaian oinarrituko da. Jarduera hau, hilabete batean burutuko da. Ikastetxe publikoa da eta D eredukoa da. Ikastetxean, 13 maisu-maistra daude eta horrez gain, inglesako eta musikako bina irakasle daude eta hainbat printzipio desberdin dituzte. Irakasleak, primeran koordinatzen dira, mailaka eta zikloka planifikatzen dituzte gauzak. Geletan erabiltzen diren planifikazio, metodologia eta ebaluazio sistema Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan jasotzen diren hastapen edo printzipioekin bat datoz. Familia nuklearrak dira nagusi eta gurasoek maisu-maistrekiko erlazio oso ona mantentzen dute sarrera eta irteeretan, eta horrez gain, askotan eskatzen dute zita bat hitz egiteko, arazoei buruz mintzatzeko edo eta ebaluazio txostenak komentatzeko.

Asteazkenean, Maitanek azalpen txiki bat eman zuen, asmo motei buruzkoa hain zuzen ere. Ondoren, taldeka jarri eta lanarekin jarraitu genuen; laburpen txiki bat eginez ahoz eta ideia berri batzuk esanez.

Ostiralean, aurkezpenak egin zituzten hainbat taldekidek, irakaste-ikaste prozesuei buruz. Bertan, adibidez; helburuak, adierazpen helburuak, helburu motak zehaztu zituzten.


Amaiera eman zion saioari asteburu ona pasa dezagun esaten.

Hona hemen ere, egoera azterketari egin genuen zatia

EGOERAREN AZTERKETA:

  • Ingurua:
Eskola herri txiki batean dago eta polikiroldegi bat, baratza bat, jantokia eta bestelako zerbitzuak eskaintzen ditu. Eskola berdegunez eta etxez inguratuta dago.
Populazio-tasa gorantz doa eta inguruaren maila-sozioekonomikoa ertaina-altua da.

  • Ikastetxea:
Ikastetxe publikoa da, D eredukoa eta Haur eta Lehen Hezkuntza etapak ditu. Ikastetxeak 13 maisu-maistra ditu, atezaina, garbitzaileak eta jantokiko pertsonala. Gainera, ingelera eta musika lantzeko espezialista bina ere bai.
Ikastetxeak mantentzen dituen printzipioen artean hurrengoak daude:
  • Ongizatea bermatzea
  • Ikasleen autonomia erraztea
  • Jolasa, ikerketa lantzea
  • Globalizazioa ekitzea
  • Era askotako komunikazioa erabiltzea
  • Parte-hartzea erraztea
  • Hezkidetza

Gelez gain, liburutegia, jantokia, polikiroldegia, jolastokia, musika eta plastika gelak, koltxoneta gela eta bideo-gela daude.
Ikastetxearen ordutegia: 9.00etatik 12.30ak arte goizez eta 14.30etatik 16.40ak arte arratsaldez. Ordutegi horretan, eskolaz kanpoko jarduerak, gosari eta askariaren zerbitzuak sartuta daude.

  • Irakasleak:
Irakasleak primeran koordinatzen dira mailaka eta zikloka planifikatzen dute; zikloen eta etapen arteko koordinazioa oso ona da. Maisu-maistrek inguruarekiko erlazioa oso garrantzitsutzat hartzen dute eta familiekiko eguneroko komunikazioa dago.

  • Gelak:
Geletan erabiltzen diren planifikazio, metodologia eta ebaluazio sistema Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan jasotzen diren hastapen edo printzipioekin bat datoz.
Espazio, denbora eta baliabideei dagokienez, gelak txoko/tailerren bidez antolaturik daude. Gela guztiek baliabide nahikoak eta aproposak dituzte.
Bi etapetako talde guztiek ikastetxearen gela espezifikoak erabiltzen dituzte zenbait jarduera burutzeko eta batzuetan pasabideak eta jolastokia erabiltzen dira tailerrak egiteko.
Hilabetero, gutxienez, egun oso bat hartzen da eguneko txangoren bat egiteko.    

  • Haurren familiak:
Familia nuklearrak dira nagusi. Duten kultura eta ekonomia maila ertain-altua da eta gehiengoaren ama hizkuntza familia euskara da.
Familiak seme-alaben hezkuntzaz interesaturik daude baina esan beharra dago, kalifikazioei eta jokabide normalizatuei ematen dietela arreta batez ere.
Gurasoek maisu-maistrekiko erlazio oso ona mantentzen dute sarrera eta irteeretan, eta horrez gain, askotan eskatzen dute zita bat hitz egiteko, arazoei buruz mintzatzeko edo eta ebaluazio txostenak komentatzeko. Guraso gutxik irakasleekin lan egiten dute eskolaz kanpoko jardueretan, txangoetan, gelako jardueretan, jaien prestakuntzan.
Gainera, gurasoek oso harreman ona mantentzen dute haien artean, izan ere, guztiak herri txiki batean bizi direnez, eguneroko daude kontaktuan haien artean.

  • Haurrak:
Orokorrean haien adineko garapen patroietan kokatzen dira, hau da, arreta, oroimena, sormena onak dituzte eta horrez gain, lan egiteko gogoa eta ikasteko interesa adierazten dute. Hizkuntzari dagokionez, ahoskera ona dute, ulertze maila egokia eta hiztegi aberatsa dituzte.
Talde mailan, esan daiteke haur guztiak integraturik daudela baina hala ere, geletan objektu pertsonalekin loturiko gatazkak ere agertzen dira. Aisian mantentzen dituzten ohiturak telebistarekin, markekin, goxokiekin lotzen dira.

domingo, 26 de marzo de 2017

8.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 8.asteari sarrera emateko.

Asteartean, Maitane Belaskok, bere aurkezpena egin zuen. Aurkezpen laburtxoa egin zuen baina egokia. Ondoren, gela osoak bakoitzaren aurkezpena egin genuen (adina, lekuua, urteak ikasketak..) esanez. Saioa aurrera zihoala, didaktikari buruzko plana azaldu zuen. Taldeak zehintzuk ginen esan genuen eta horrekin batera sailkapen bat egin zuen, aurkezpenak egiteko orduan orden bat eramateko.

Asteazkenean, egoeren azterketari buruzko zenbait atal azaldu zituen, (pausuak zeintzuk ziren, lehentasuna zehazteko irizpideak zehintzuk ziren, zein aldagai hartu behar zen kontuan, ebaluaketa..). Saioa amaitzear zegola, taldeka jarri ginen lana burutzen hasteko.

Ostiralean, taldeen aurkezpenak egin ziren, bakoitzak zer informazio aurkitu zuen esanez.

Amaiera eman dio saioari asteburu ona pasa dezagun esaten.


viernes, 17 de marzo de 2017

7.ASTEA

Beste behin, aste berri bati amaiera emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 7.asteari sarrera emateko.

Asteartean, Nagorek, Garazik eta Itsasok, haien aurkezpena ere egin zuten aurreko asteko hildora. Hauek, 4 zehaztapen maila zeudela esan zuten: Lomce, dekretua, ikastetxeak eta irakasle programazioa. Gauza batzuk ere aipatu zituzten helburu eta edukiei buruz. Helburuei zegokionez, orokorrak eta espezifikoak zirela; ikastetxeko hezkuntza proiektua eta dekretua kontuan izan behar zirela helburu desberdinak jartzerakoan. Edukiei zegokionez, kontzeptuzkoak zeudela (kotxeko teorikoa), prozedurazkoak (praktikoa), eta jarrerazkoak (kotxeko jarrera). Aurkezpenaren ostean, Alaitzek, egelari buruzko hainbat galdera egin zituen; ea ondo ulertzen genuen, erabiltzen bagenuen.... horren ondoren, Maitane ekarri zuen gelara eta berarekin azalpen txiki batzuk eman zituen saioa amaitutzat emateko.
Asteazkenean, tutoretzak zirela eta ez genuen ezer egin.

Ostirala da gaur, gaurkoan, Alaitz gizon batekin etorri zaigu gelara, hain zuzen ere, Santi, galdeketa bat egiteko proposatuz. Informatika gelara joan gara guztiak eta han galdeketari ekin diogu. Galdeketa immigrazioari buruzko zen, eta amaitutakoan bertan egon gara saioa ematen.

Amaiera eman dio saioari asteburu ona pasa dezagun esaten.



viernes, 10 de marzo de 2017

6.ASTEA

Beste behin hemen gaude, jada 6.asteari harrera emanez. Aste honetako mugimenduak ez dira hainbeste izan, egia esan bi gelakidek egin zuten aurkezpen batekin egon bait gara lanean.

Asteartean, bi ikaskidek, didaktika behatzaileei buruzko power point bat aurkeztu zuten gela osoaren aurrean. Bertan, helbide eta blog bat sortu zutela esan ziguten, eta horrekin batera galdeketa bat egin ziguten. Galderak, irakasle ona guretzat zein zen eta zein ezaugarri zituen ona izateko, zer nolako aldaketak egingo genituzkeen didaktikako klaseak hobetzeko, nola ikusten genuen gure burua gelan... motatako galdera sortak ziren. Galdera guztiei erantzun ostean, hamankomunean jarri genituen eta mota desberdineko erantzunak egon ziren.

Asteazkenean, didaktika eta metodologiari buruzko azalpenak eman zituzten bi kideek, bi ideia horiek ondo deskribatuz. Klase ordu hartan, beste galdeketa bat egiteko esan ziguten, oraingoan, guretzat akademikoki begiratuta irakasle onena deskibatzeko esaten ziguten, hau da, gure bizitzan izan genituen irakasleetatik onena aukeratzeko eta bere ezaugarriak hamankomunean jartzeko; edozein motatako erantzunak eman ziren, batzuk dinamikoagoak zirela esaten zuten, beste batzuk oso maitakorrak zirela, beste askok laguntza ematearen ideia oso landuta zutela esan zuten... denetarik egon zen egia esan.

Ostirala da gaur, eta gaurko saioan Loczyri buruzko pelikula ikusten jarraitu dugu. Horren ostean, Alaitzek, Martxoaren 20tik aurrera beste irakasle bat edukiko dugula esan digu, Maitane Velasco. Hori alde batera utzita, amaitzeko, portafolioari buruzko hainbat gauzatxo geihago esan dizkigu, ebaluaketa nola egingo duen, zer edukiko duen kontutan... esanez.

Amaiera eman dio saioari asteburu ona pasa dezagun esaten.


viernes, 3 de marzo de 2017

5.ASTEA


Gaurko asteko portafolioari harrera emanez, astearteko saioarekin hasiko gara. Asteartean, Amaia, nire gelakidea, aurkezpen bait egin zuen. Aurkezpen hartan inteligentzia anitzei buruz hitz egin zuen, umeenganako jarduerak, helburuak eta ebaluazioak zeintzuk ziren aipatuz. Inkesta moduko bat egin izan zuela.
Asteazkenean berriz ere, artikuluarekin lan egiten egon ginen. Honetan, metodologiari buruzko zenbait ezaugarri eman genituen:
  • Jarduera anitzak izan behar zituela.
  • Taldekatze desberdinak, elkarreragina sortuz.
  • Errealista izan behar zen, denbora eta egoeraren arabera.
  • Aniztasuna (diferentzia).
  • Ebaluazioa, konpetentziekin lotuta joan behar zen.

Metodologiaren barruan, ikuspegi anitz daude, eta espazioa eta baliabideak aurretik planifikatu behar dira. Honen guztiaren helburua, ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bideratzea da.

Beste elementu batzuk aipatu genituen ere asteazkeneko saio horretan artikuluari buruz. Berrikuntza bat planteatzeko testuinguru legislatiboa kontuan izan behar genuela. Metodologia berriak integratzeko marko legalak lehenengo zer esaten digun kontuan hartu behar genuela. Edukiak programatu beharrean, zeregina programatu behar genuen; ez memorizatu edo barneratu, baizik eta, zerbait egin. Konpetentzia bidezko ikaskuntza-irakaskuntza prozesua zela. Oinarrizko konpetentziak, unitate didaktikoetan sartzerakoan aldaketak emango zituela, beraz, programatzeko moduak ere aldaketak izango zituela eta azkenik, curriculum formalari eta informalari esker ikasten dela.

Asteazkenean ere beste aurkezpen bat egon zen, nire hiru gelakidek egina. Bertan, curriculuma ezkuntza prozesuan ematen den elementuen multzo ordenatua zela esaten zuten eta helburua elementu curricularra zehaztea zela.


Ostiralean, pelikula bat ikusten hasi ginen, Pikler-Loczyri buruz. Pikler-Loczy, asoziazio bat da, non, umeen egoera txarrak aztertzen dituen. Bertan, orfanatoan, eta egoera larritan zeuden umeak aztertzen edota laguntzen dira. Loczy, zibilizazio eskola bat da ere.

sábado, 25 de febrero de 2017

4.ASTEA


Gaur ostiralero bezala, berriz ere, hemen nago. Gelan, aste osoan zehar, artikuluarekin lan egin dugu eta honelako zehaztapenak eman ditugu artikulua aurrera eramateko:

Astearteari dagokionez, curriculuma gobernuak egiten duela eta programazioaren finalitatea azken finean ondo kontextualizatzea dela esn genuen. Bertako testuingurua oso garrantzitsua da, eta zehaztapen maila desberdinak agertzen dira. Ikastetxeak, curriculuma bertara zehaztu behar du, hau da, eskolara egokitu behar du. Unitate didaktikoa, irakaslea bera burutu behar du eta programazioa, pertsonen beharrei egokitzen da, bakoitzak helburu eta zentzu desberdinak ditu.

Eskolek, programazio malguak landu behar dituzte, frogatzen egon behar dira etengabe. Konpetentziak desberdinak azaltzerakoan, testuingurua ere oso garrantzitsua dela kontuan izan behar dugu eta definizio hau eman diezaiokegu: Ikasleak lortu behar dituen ezagutzak haren garapen pertsonala garatzeko ere badirela, ez bakarrik ezagutzak jarrerak eta trebetasunak lortzeko.

Gizakiak garen heinean, informazio berriko gizarte honetan bizi zein lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eduki behar ditugu. Etengabeko prestakuntzaren bidez, europako gobernuak ziurtatu behar ditu betetzen direla gaitasun horiek. Unitate didaktiko baten helburua, umeari bere egoerak planifikatzeari zein egokitzeari deritzo, horretarako testuingurua finkatuta egon behar da. Eskola batzuk, zalantzarekin lan egiten dute, hau da, gauza berriekin lan egiten dute. Planifikatzen dugun heinean eta aztertzen dugun heinean, hausnartzen lagundu behar digu.
Ebaluaketa formatiboak, heziketari zein ekintzari egiten dio erreferentzia, etengabe aldatzen joaten den prozesu bat da.

Asteazkenean, konpetentzia bidez lan egitea eta programatzea beste erronka bat dela gugan esan genuen. Unitate didaktikoak irakasleari laguntzen diola bere praktikak antolatzen eta helburuak lortzera heltzen. Gaur egun, edukiak ez dira irakaskuntza mugak, baliabideak baizik konpetentziak eskuratzeko edota garatzeko. Unitate didaktiko batean, kontestualizazioa beharrezkoa da.
Ebaluaketak, indikadore batzuk zehaztu behar ditu, eta ebaluaketaz, oso modu teknikoan hitz egiten da. Ebaluaketak ere, paradigma batzuk indartzen ditu. Programazioa urte osorako da, unitate didaktikoa epe laburrerako. Programazioa, unitate didaktikoz osatuta dago.

Ostiralari begira, gelan, 2 mapa mental egin genituen. 3 liburu ekarri zituen irakasleak eta haiei begirada batzuk emanez aurrera atera genituen ideiak. Mapak hirukoteka egin genituen eta egia esan lan egiterakoan oso ondo eta gustora egon ginen. Hemen usten dizkizuet zenbait argazki ostiraleko atalari begira.










viernes, 17 de febrero de 2017

3.ASTEA

2017/02/17
Gaurko asteko portafolioari ekingo diogu. Aste honetan, astearteko klaseari harrera emanez, Alaitzek portafolioari buruzko dudak konpontzen hasi zen. Bertan gelakide askok haien galderak botaz Alaitzek banan-banan konpontzen joan zen.
Galdera interesgarri bat bota behar izan nion Alaitzi ideia bat argi ez nuelako:  Nola igo nezakeen portafolioa e-gelako estekara? Hori izan zen nire galdera. Alaitzek hiperbinkulo bat egin behar nuela esan zidan, eta hortaz, hiperbinkuloa eginda igo ahalko nuela baieztatu zidan. Ondoren, pribatu zein publiko zeuden portafolioak aipatu zituen. Batzuk pribatu zutela, hortaz, emailera bidali behar ziotela Alaitzi. Besteak publiko izanda ez zutela ezer egin behar esan zuen.
Etiketei buruzko zeozer ere aipatu egin zuen. Etiketetan, gutxienez 4-5 etiketa jarri behar zirela. You tubeko bideo bat igo nahi izanez gero, emandakoarekin lotuta egon behar zela esan zigun. Asteazkenean, bideo bat ikusi genuen Nekane Otxoari buruz, bertan Arrankudiagako ikastolari buruz hitz egiten zuten, haien ikastolan zeuden arauez etab. Egun berean ere, Alaitzek, ostiralerako lantxo bat bidali zigun; e-gelan zegoen artikulu bat irakurtzea eta gaur, ariketa hori gauzatu dugu.
Alaitzek, irakurri dugun ala ez galdetu digu, batzuk baietz esan dute, beste batzuek isilik geratu dira. Baietz esan dutenek, ordu erdi; ordu bat irakurtzen eman dutela esan dute.
Gelan curriculumari buruzko taula batekin lan egin dugu, bidali zuen lana lantzeko. Ondoren, gaitasunei buruzko azalpen batzuk eman dizkigu. Pertsonak garatu behar dutena dela helburu bat lortzeko eta barruko kapazitate bat dela gauzak lortzeko.
Artikulua aztertzen eman dugu saio osoa, ezaugarri desberdinak adierazten.




jueves, 9 de febrero de 2017

2.ASTEA

Arratsalde on danori, gaur, beste aste bat pasa da, eta nola ez berriro gara bueltan blogean. Gaurkoan 2. asteko programazioari buruz hitz egingo dizuet. Aste honetan aurrekoan bezala, 3 mapa mental egin ditugu, oraingoan guztiak taldekaoak izan dira: Batetik, moduluko gidari dagokiona, bestetik, heziberriri dagokiona eta azkenengoa ere heziberriri dagokiona. 

Aste honetako klaseak taldekakoak izan dira guztiak, moduluko taldeetan, hain zuzen ere. Gaur, ostiraleko klase honetan, portafoliosari buruzko galdera batzuk egon dira, dudak, etab.. eta haiei aurre egin diegu irakaslearekin batera. Alaitzek portafoliosari buruzko argibide batzuk ere eman ditu, jendea gal ez zezan; eta nire ikuspuntu pertsonaletik dena ongi atera dela esan dezaket. Egelako zenbait material ere arakatu ditugu bere klase orduan. Hona hemen aurretik esan ditudan mapak mentalak.









Besterik gabe, hurrengo astera arte eta ongi izan.

viernes, 3 de febrero de 2017

SARRERA

Gaurko sarrera honetan, aste honetako programa era laburrean azalduko dizuet. Ni Jon naiz, Haur Hezkuntzako Graduko ikaslea. Urte hau niretzako lehena da unibertsitatean eta noski gauzak ez dira aurreko berdinak. Gaurkoan, Didaktika Orokorreko arloan, portafolios bat egitea esan didate. Astean baten, egunero egindako gauzak edota ideia interesgarriak jartzeko eskatu didate, ba, orduan, goazen lanean hastera.

Asteko lehenengo egunean, hau da, Astelehenak 30, bigarren lauhilabeteko programa azaldu ziguten Amaiak, Nereak eta Alaitzek. Bertan, 2.5 gelan, hain zuzen ere, 83 bat ikasle giñen belarriak zabalik. Bertan nolako lauhilabetea eta zelango lauhilabetea izango zen azaldu ziguten. Lanak, azterketak, ebaluaketak.. dena. Hurrengo egunean, Asteartea,  irakasle bakoitzarekin elkartuta, taldeak banatuz joan ziren bakoitza. Batzuk T1-2... GA1,GA2,GA3... horrelako antolaketa eginez. Asteazkenean, taldeetan azaldu giñen gela bakoitzean, eta ikasgai bakoitzari buruzko azalpenak jaso genituen. Metodologia bakoitza, azterketak, ebaluaketarako irizpideak, lanak, etab. Ostegun eta Ostiralean saio praktikoak  genituen, fitxa batzuk egiten egon ginen; gure jakituria neurtzeko, psikologian eta musikan, gure burua irakaslearen aurrean azaltzen egon ginen gutaz gehiago jakin zezaten eta azkenik; honako mapa mentala egin genuen didaktika orokorreko ikasgaian. Galdera batzuk  izan nituen ere erditik, ea nolakoa izango zen niretzat lauhilabete hau galdetuz, nolako azterketak eta zer nolako zalantzak izango nituen.