Beste behin, aste berri bati amaiera
emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 7.asteari
sarrera emateko.
Asteartean, Nagorek, Garazik eta
Itsasok, haien aurkezpena ere egin zuten aurreko asteko hildora.
Hauek, 4 zehaztapen maila zeudela esan zuten: Lomce, dekretua,
ikastetxeak eta irakasle programazioa. Gauza batzuk ere aipatu
zituzten helburu eta edukiei buruz. Helburuei zegokionez, orokorrak
eta espezifikoak zirela; ikastetxeko hezkuntza proiektua eta dekretua
kontuan izan behar zirela helburu desberdinak jartzerakoan. Edukiei
zegokionez, kontzeptuzkoak zeudela (kotxeko teorikoa), prozedurazkoak
(praktikoa), eta jarrerazkoak (kotxeko jarrera). Aurkezpenaren
ostean, Alaitzek, egelari buruzko hainbat galdera egin zituen; ea
ondo ulertzen genuen, erabiltzen bagenuen.... horren ondoren, Maitane
ekarri zuen gelara eta berarekin azalpen txiki batzuk eman zituen
saioa amaitutzat emateko.
Asteazkenean, tutoretzak zirela eta ez
genuen ezer egin.
Ostirala da gaur, gaurkoan, Alaitz
gizon batekin etorri zaigu gelara, hain zuzen ere, Santi, galdeketa
bat egiteko proposatuz. Informatika gelara joan gara guztiak eta han
galdeketari ekin diogu. Galdeketa immigrazioari buruzko zen, eta
amaitutakoan bertan egon gara saioa ematen.
Amaiera eman dio saioari asteburu ona
pasa dezagun esaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario