Beste behin, aste berri bati amaiera
emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 8.asteari
sarrera emateko.
Asteartean, Maitane Belaskok, bere
aurkezpena egin zuen. Aurkezpen laburtxoa egin zuen baina egokia.
Ondoren, gela osoak bakoitzaren aurkezpena egin genuen (adina,
lekuua, urteak ikasketak..) esanez. Saioa aurrera zihoala,
didaktikari buruzko plana azaldu zuen. Taldeak zehintzuk ginen esan
genuen eta horrekin batera sailkapen bat egin zuen, aurkezpenak
egiteko orduan orden bat eramateko.
Asteazkenean, egoeren azterketari
buruzko zenbait atal azaldu zituen, (pausuak zeintzuk ziren,
lehentasuna zehazteko irizpideak zehintzuk ziren, zein aldagai hartu
behar zen kontuan, ebaluaketa..). Saioa amaitzear zegola, taldeka
jarri ginen lana burutzen hasteko.
Ostiralean, taldeen aurkezpenak egin
ziren, bakoitzak zer informazio aurkitu zuen esanez.
Amaiera eman dio saioari asteburu ona
pasa dezagun esaten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario