2017/02/17
Gaurko asteko portafolioari ekingo diogu. Aste honetan, astearteko klaseari harrera emanez, Alaitzek portafolioari buruzko dudak konpontzen hasi zen. Bertan gelakide askok haien galderak botaz Alaitzek banan-banan konpontzen joan zen.
Galdera interesgarri bat bota behar izan nion Alaitzi ideia bat argi ez nuelako: Nola igo nezakeen portafolioa e-gelako estekara? Hori izan zen nire galdera. Alaitzek hiperbinkulo bat egin behar nuela esan zidan, eta hortaz, hiperbinkuloa eginda igo ahalko nuela baieztatu zidan. Ondoren, pribatu zein publiko zeuden portafolioak aipatu zituen. Batzuk pribatu zutela, hortaz, emailera bidali behar ziotela Alaitzi. Besteak publiko izanda ez zutela ezer egin behar esan zuen.
Etiketei buruzko zeozer ere aipatu egin zuen. Etiketetan, gutxienez 4-5 etiketa jarri behar zirela. You tubeko bideo bat igo nahi izanez gero, emandakoarekin lotuta egon behar zela esan zigun. Asteazkenean, bideo bat ikusi genuen Nekane Otxoari buruz, bertan Arrankudiagako ikastolari buruz hitz egiten zuten, haien ikastolan zeuden arauez etab. Egun berean ere, Alaitzek, ostiralerako lantxo bat bidali zigun; e-gelan zegoen artikulu bat irakurtzea eta gaur, ariketa hori gauzatu dugu.
Alaitzek, irakurri dugun ala ez galdetu digu, batzuk baietz esan dute, beste batzuek isilik geratu dira. Baietz esan dutenek, ordu erdi; ordu bat irakurtzen eman dutela esan dute.
Gelan curriculumari buruzko taula batekin lan egin dugu, bidali zuen lana lantzeko. Ondoren, gaitasunei buruzko azalpen batzuk eman dizkigu. Pertsonak garatu behar dutena dela helburu bat lortzeko eta barruko kapazitate bat dela gauzak lortzeko.
Artikulua aztertzen eman dugu saio osoa, ezaugarri desberdinak adierazten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario