Beste behin, aste berri bati amaiera
emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 9.asteari
sarrera emateko.
Asteartean, egoeren azterketa drive
batera pasa egin genuen, ideia nagusi guztiak ondo finkatuz. Ideia
guztien laburpen bat ere egin genuen eta hauxe atera zitzaigun.
Aukeratu
dugun eskola, Legution kokatuta dago eta berdegunez eta etxez
inguratuta dago. Aukeratu dugun gaia, zuhaitzak dira, eta honen
bidez, zuhaitz mota desberdinak ikasiko dituzte. 4 urteko klase
batean egingo da eta udazkenaren garaian oinarrituko da. Jarduera
hau, hilabete batean burutuko da. Ikastetxe publikoa da eta D
eredukoa da. Ikastetxean, 13 maisu-maistra daude eta horrez gain,
inglesako eta musikako bina irakasle daude eta hainbat printzipio
desberdin dituzte. Irakasleak, primeran koordinatzen dira, mailaka
eta zikloka planifikatzen dituzte gauzak. Geletan erabiltzen diren
planifikazio, metodologia eta ebaluazio sistema Ikastetxearen
Hezkuntza Proiektuan eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan jasotzen
diren hastapen edo printzipioekin bat datoz. Familia nuklearrak dira
nagusi eta gurasoek maisu-maistrekiko erlazio oso ona mantentzen dute
sarrera eta irteeretan, eta horrez gain, askotan eskatzen dute zita
bat hitz egiteko, arazoei buruz mintzatzeko edo eta ebaluazio
txostenak komentatzeko.
Asteazkenean, Maitanek azalpen txiki
bat eman zuen, asmo motei buruzkoa hain zuzen ere. Ondoren, taldeka
jarri eta lanarekin jarraitu genuen; laburpen txiki bat eginez ahoz
eta ideia berri batzuk esanez.
Ostiralean, aurkezpenak egin zituzten
hainbat taldekidek, irakaste-ikaste prozesuei buruz. Bertan,
adibidez; helburuak, adierazpen helburuak, helburu motak zehaztu
zituzten.
Amaiera eman zion saioari asteburu ona
pasa dezagun esaten.
Hona hemen ere, egoera azterketari egin genuen zatia
EGOERAREN AZTERKETA:
- Ingurua:
Eskola herri txiki batean dago eta polikiroldegi bat, baratza bat, jantokia eta bestelako zerbitzuak eskaintzen ditu. Eskola berdegunez eta etxez inguratuta dago.
Populazio-tasa gorantz doa eta inguruaren maila-sozioekonomikoa ertaina-altua da.
- Ikastetxea:
Ikastetxe publikoa da, D eredukoa eta Haur eta Lehen Hezkuntza etapak ditu. Ikastetxeak 13 maisu-maistra ditu, atezaina, garbitzaileak eta jantokiko pertsonala. Gainera, ingelera eta musika lantzeko espezialista bina ere bai.
Ikastetxeak mantentzen dituen printzipioen artean hurrengoak daude:
- Ongizatea bermatzea
- Ikasleen autonomia erraztea
- Jolasa, ikerketa lantzea
- Globalizazioa ekitzea
- Era askotako komunikazioa erabiltzea
- Parte-hartzea erraztea
- Hezkidetza
Gelez gain, liburutegia, jantokia, polikiroldegia, jolastokia, musika eta plastika gelak, koltxoneta gela eta bideo-gela daude.
Ikastetxearen ordutegia: 9.00etatik 12.30ak arte goizez eta 14.30etatik 16.40ak arte arratsaldez. Ordutegi horretan, eskolaz kanpoko jarduerak, gosari eta askariaren zerbitzuak sartuta daude.
- Irakasleak:
Irakasleak primeran koordinatzen dira mailaka eta zikloka planifikatzen dute; zikloen eta etapen arteko koordinazioa oso ona da. Maisu-maistrek inguruarekiko erlazioa oso garrantzitsutzat hartzen dute eta familiekiko eguneroko komunikazioa dago.
- Gelak:
Geletan erabiltzen diren planifikazio, metodologia eta ebaluazio sistema Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuan eta Ikastetxearen Curriculum Proiektuan jasotzen diren hastapen edo printzipioekin bat datoz.
Espazio, denbora eta baliabideei dagokienez, gelak txoko/tailerren bidez antolaturik daude. Gela guztiek baliabide nahikoak eta aproposak dituzte.
Bi etapetako talde guztiek ikastetxearen gela espezifikoak erabiltzen dituzte zenbait jarduera burutzeko eta batzuetan pasabideak eta jolastokia erabiltzen dira tailerrak egiteko.
Hilabetero, gutxienez, egun oso bat hartzen da eguneko txangoren bat egiteko.
- Haurren familiak:
Familia nuklearrak dira nagusi. Duten kultura eta ekonomia maila ertain-altua da eta gehiengoaren ama hizkuntza familia euskara da.
Familiak seme-alaben hezkuntzaz interesaturik daude baina esan beharra dago, kalifikazioei eta jokabide normalizatuei ematen dietela arreta batez ere.
Gurasoek maisu-maistrekiko erlazio oso ona mantentzen dute sarrera eta irteeretan, eta horrez gain, askotan eskatzen dute zita bat hitz egiteko, arazoei buruz mintzatzeko edo eta ebaluazio txostenak komentatzeko. Guraso gutxik irakasleekin lan egiten dute eskolaz kanpoko jardueretan, txangoetan, gelako jardueretan, jaien prestakuntzan.
Gainera, gurasoek oso harreman ona mantentzen dute haien artean, izan ere, guztiak herri txiki batean bizi direnez, eguneroko daude kontaktuan haien artean.
- Haurrak:
Orokorrean haien adineko garapen patroietan kokatzen dira, hau da, arreta, oroimena, sormena onak dituzte eta horrez gain, lan egiteko gogoa eta ikasteko interesa adierazten dute. Hizkuntzari dagokionez, ahoskera ona dute, ulertze maila egokia eta hiztegi aberatsa dituzte.
Talde mailan, esan daiteke haur guztiak integraturik daudela baina hala ere, geletan objektu pertsonalekin loturiko gatazkak ere agertzen dira. Aisian mantentzen dituzten ohiturak telebistarekin, markekin, goxokiekin lotzen dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario