Gaur
ostiralero bezala, berriz ere, hemen nago. Gelan, aste osoan zehar,
artikuluarekin lan egin dugu eta honelako zehaztapenak eman ditugu
artikulua aurrera eramateko:
Astearteari dagokionez, curriculuma gobernuak egiten duela eta
programazioaren finalitatea azken finean ondo kontextualizatzea dela
esn genuen. Bertako testuingurua oso garrantzitsua da, eta zehaztapen
maila desberdinak agertzen dira. Ikastetxeak, curriculuma bertara
zehaztu behar du, hau da, eskolara egokitu behar du. Unitate
didaktikoa, irakaslea bera burutu behar du eta programazioa,
pertsonen beharrei egokitzen da, bakoitzak helburu eta zentzu
desberdinak ditu.
Eskolek, programazio malguak landu behar dituzte, frogatzen egon
behar dira etengabe. Konpetentziak desberdinak azaltzerakoan,
testuingurua ere oso garrantzitsua dela kontuan izan behar dugu eta
definizio hau eman diezaiokegu: Ikasleak lortu behar dituen ezagutzak
haren garapen pertsonala garatzeko ere badirela, ez bakarrik
ezagutzak jarrerak eta trebetasunak lortzeko.
Gizakiak garen heinean, informazio berriko gizarte honetan bizi zein
lan egiteko beharrezkoak diren ezagutzak eduki behar ditugu.
Etengabeko prestakuntzaren bidez, europako gobernuak ziurtatu behar
ditu betetzen direla gaitasun horiek. Unitate didaktiko baten
helburua, umeari bere egoerak planifikatzeari zein egokitzeari
deritzo, horretarako testuingurua finkatuta egon behar da. Eskola
batzuk, zalantzarekin lan egiten dute, hau da, gauza berriekin lan
egiten dute. Planifikatzen dugun heinean eta aztertzen dugun heinean,
hausnartzen lagundu behar digu.
Ebaluaketa formatiboak, heziketari zein ekintzari egiten dio
erreferentzia, etengabe aldatzen joaten den prozesu bat da.
Asteazkenean,
konpetentzia bidez lan egitea eta programatzea beste erronka bat dela
gugan esan genuen. Unitate didaktikoak irakasleari laguntzen diola
bere praktikak antolatzen eta helburuak lortzera heltzen. Gaur egun,
edukiak ez dira irakaskuntza mugak, baliabideak baizik konpetentziak
eskuratzeko edota garatzeko. Unitate didaktiko batean,
kontestualizazioa beharrezkoa da.
Ebaluaketak, indikadore batzuk zehaztu behar ditu, eta ebaluaketaz,
oso modu teknikoan hitz egiten da. Ebaluaketak ere, paradigma batzuk
indartzen ditu. Programazioa urte osorako da, unitate didaktikoa epe
laburrerako. Programazioa, unitate didaktikoz osatuta dago.
Ostiralari begira, gelan, 2 mapa mental egin genituen. 3 liburu
ekarri zituen irakasleak eta haiei begirada batzuk emanez aurrera
atera genituen ideiak. Mapak hirukoteka egin genituen eta egia esan
lan egiterakoan oso ondo eta gustora egon ginen. Hemen usten
dizkizuet zenbait argazki ostiraleko atalari begira.








No hay comentarios:
Publicar un comentario