Beste behin, aste berri bati amaiera
emanez eta portafolioari harrera emanez hemen gaude, jada 13.asteari
sarrera emateko.
Asteartean, unitate didaktikoaren
lanarekin jarraitu genuen. Maitaneri, hainbat galdera egin genizkion
hainbat duda argitzeko. Lanean, oinarrizko zehar-konpetentziak,
metodologiari buruzko azalpen batzuk eta jolasei buruzko zenbait
galdera erantzun genituen.
Asteazkenean, aurreko eguneko berdina
egin genuen. Lanari ekin genion eduki eta helburuekin. 6 mota
desberdin jarri genituen lanean, zeinetan ikusten ziren zein erlazio
zuten umeek egingo zutenarekin.
Ostiralean, gure taldekideek haien
aurkezpenak egin zituzten. Oraingo honetan nola ebaluatu umeak
aurkezten zuten. Taldeek, hainbat ebaluatzeko mota zeudela adierazi
zuten. Irakasleek, geihenetan sumatiboa egiten zutela, hau da,
azterketen bitartez haien gaitasunak kontuan hartzen zirela; eta ez
haien egunerokotasuneko lanean.
Aste honetako azkenengo saiorari
amaiera eman zion agurra emanez eta ondo pasa genezan esanez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario